Segura

Segurako Udalak argitaratutako bideo baliotsu batean, Juan Angel Egañak eta Laureano Telleriak herrian erabili izan diren 13 kanpai-dei mota jaso dituzte, eta horietatik sei oraindik erabiltzen dira. Lan hori herri guztietan egin beharko litzateke, balio historiko eta etnografiko handikoa izango litzatekeelako.

Seguran bildu ahal izan diren 13 kanpai-deiak honako hauek izan dira:

1.- Agonia (oraindik jotzen da)

  • 3 heriotzeko kanpai-danbada (poliki, 10 segunduz behin)
  • Kanpai handiaren 12 danbada (poliki, 10 segunduz behin)
  • Kanpai handiaren 2 danbada (biziak)

 

2.- Heriotza (oraindik jotzen da)

  • Bi kanpai batera hiru aldiz (poliki) eta errepika bat
  • Heriotza kanpai eta kanpai handiaren 3 danbada eta errepika bat
  • Bi kanpaiak batera hiru aldiz

Hildakoa emakumea bada, heriotza kanpaiaren bi danbada, eta gizonezkoa bada, hiru danbada.

Horren ondoren 30 segundo itxaron eta hileta elizkizunak egun hartan bertan zirela honela adierazten zen:

  • Bi kanpaiak batera sei aldiz (poliki)
  • Heriotza kanpaiaren 6 danbada (heriotza kanpaia poliki)
  • Bi kanpaiak batera sei aldiz.

 

3.- Meza (sakristiatik jotzen zen kanpaiarekin)

  • 24 kanpai-danbada segidan (parrokoak ematen bazuen meza)
  • 24 kanpai-danbada segida, geldiunea eta danbada bat gehiago (bigarren apaizak ematen bazuen meza)
  • 24 kanpai-danbada segida, geldiunea eta bi danbada gehiago (hirugarren apaizak ematen bazuen meza)

 

4.- Azken igurtziak

  • Kanpai handiaren 3 danbada (poliki, 8 segundoz behin)
  • Bi kanpaiak batera hiru aldiz
  • Kanpai handiaren 3 danbada (poliki)

 

5.- Egunsentiko Ave Maria (oraindik jotzen da)

  • Kanpai handiaren 3 danbada (poliki, 10 segundoz behin)
  • Kanpai handiaren 20 danbada (bizkor)

 

6.- Gaueko Ave Maria (oraindik jotzen da), etxera itzultzeko ordua dela abisatzeko.

  • Kanpai handiaren 6 danbada (biziak)
  • Kanpai handia eta heriotzaren kanpaiaren 6 danbada
  • Bi kanpaiak batera sei aldiz (bizkor)
  • Kanpai handia eta heriotzaren kanpaiaren 6 danbada
  • Kanpai handiaren 4 danbada… bost… sei

 

7.- Kazkabarra

  • Kanpai handia eta heriotzaren kanpaia, tartekatuta eta bizkor

 

8.- Biderakoak

  • Kanpai handiaren 5 danbada (poliki).
  • Heriotza kanpaiaren 2 danbada (poliki).

 

9.- Erreguteak

  • Kanpai handiaren 2 danbada (poliki).
  • 2 danbada bizi tartekatu.

 

10.- Sua

  • Sua, sua kalean, oihu egiten zuen kanpai handiak.

 

11.- Errespontsua (oraindik jotzen da)

  • Bi kanpaiak batera 6 aldiz eta poliki.
  • Bi kanpaiak poliki tartekatuz, sei danbada.
  • Bi kanpaiak batera sei aldiz, poliki.

 

12.- Aingeruak, umeen heriotza (oraindik jotzen da)

  • Kanpai bereziarekin, 12 danbada eta lau danbada, poliki

 

13.- Bost kanpaiak batera

  • Gure esker ona Antxon Agirre Sorondori, bere laguntzarik gabe lan hau ezingo baitzen egin.

SeguraSegurako Jasokundearen Andra Mariren Parrokiako eliza.

Iturri nagusiak

  • Pako Isasti Irusta (1929)
  • Laureano Telleria Ordozgoiti (1935)