Soldata apalak eta lanaldi luzeak

Artisau gehienek kexa bera izaten dute gehienetan: lanarekin diru gutxi irabazten dutela eta ez dela beren lana behar bezala balioesten. Horri guztiari lanbidean bitartekari gutxi daudela gehitu behar diogu. Ondorioz, produktuak artisauak berak saldu behar izaten ditu gehienetan, banaka eta bezeroari zuzenean gainera.

Horren ondorioz, berunlariek lanaldi izugarri luzeak egin behar izaten dituzte, askotan urteko 3.000 ordura iritsiz.

Hala ere, artisau-lanak, usadiozko baldintzetan egiten dena behintzat, eragina izaten du berunlariengan, eta gehienetan, Gregorio Perez Carazok bezalaxe, egun osoa bakarrik jardunean pasa arren, beren lanbidean diruari ez ezik beste aspektu batzuei ere garrantzia handia ematen diete.

Latorrizko marmitakLatorrizko marmitak asko erabili izan ziren duela gutxi arte. Esnea banatzen 1945ean. Kutxa Fototeka.

Gaur egun MAPER-en egiten diren tresnek honako salneurriak dituzte:

 
Tresna Salneurria
8/10 anoko eltzea. 96 euro (16.000 pezeta).
12/14 anoko eltzeeeltxea. 108 euro (18.000 pezeta).
Farol (medio). 96 euro (16.000 pezeta).
2 litroko esne-ontziak. 16 euro (2.600 pezeta).
Aceitera (media). 15 euro (2.500 pezeta).