Artisaua

Zuriñe Gredilla Kareagak (Barakaldo, Bizkaia, 1966) bere jaioterrian egin zituen oinarrizko eta goi-mailako ikasketak, goi-mailako batxilergo titulua eskuratu arte. Txiki-txikitatik izan du pinturarako zaletasuna, eta 1985ean klaseak hartu zituen Luis Montalban margolariaren eskutik, Barakaldon bertan. Hurrengo urtean karrera berrien Euskal Zentroan izena eman zuen, Bilbon, eta han bi urte egin ondoren, Debako Arte Eskolan sartu zen, eta 1989tik 1992ra, kalkografiazko grabatua eta zuraren lanketa ere ikasi zituen, azken hori aukerako ikasgaien artean. Beste hiru urte gehiago emango ditu teknika hori ikasten, Paulino Larrañaga Longarte (Eibar, 1918) maisuarekin.

Bere lehenbiziko tailerra martxan jartzen du 2000. urtean, Debako Euskal Jolas pilotalekuaren ondoko etxabe batean. Han lau arte eman zituen, gaur egun duen tokira lekualdatu zen arte, bestearengandik nahiko hurbil, Calbeton Zumendia, 5. Behea helbidean kokatua.

Zura lantzeko ikastaroak eman ditu honako toki hauetan: Donostian, Bilbon, Lasturren (Deba, Gipuzkoa) eta Ondarroan (Bizkaia), besteak beste.

Zuriñe Gredilla KareagaArtisaua bera, egindako pieza batzuk erakusgai jarrita.