Merkaturatzea

Zuriñek enkarguz eskatzen dizkioten pieza asko egiten ditu. Bere lanak saltzeko, artisautza azoketara joateko ohitura du. Haietan, bere lanak ezagutzera eman ez ezik, enkargu berriak jasotzeko aukera ere izango du.

Artisautza mota horren etorkizunari dagokionez, ez da errez asmatu daitekeen gauza, izan ere egile asko, beste diru-sarreraren bat baldin badute, aukera gehiagorekin arituko dira, salmentarako prezioa finkatzeko orduan.