Produktuak

Artisau horrek lantzen dituen produktuen artean, zur-lanketa erabakigarri da, haiek egin ahal izateko. Gainera bereizkuntza nabarmena da. Batetik, izaera tradizionalekoak, eta, bestetik, berrikuntza garrantzitsuak eta sormen-lan handiagoa eskatzen dutenak. Bikoiztasun horri derrigorrez eutsi behar zaio, jarduerari jarraibidea eman nahi baldin bazaio.

Lehenengo taldean aipagarri dira, besteak beste honako hauek: kutxak, argizaiolak, txalaparta-makilak, eguzki-loreak eta heraldikarekin lotutako erreprodukzioak nahiz erloju eta ispiluentzako markoak eta errotuluak eta kako-altzariak. Kirol-probatan, kultur ekitaldietan eta omenaldietan banatzeko garaikur gisa egindako eskulturak aipatu ere derrigorrez egin behar da. Guztiak neurri eta zur-mota ezberdinekoak. Bigarren taldean, pieza bakarrak dira normalean, eta eguneratu beharra ez ezik, sormenezko ardura handiagoa ere eskatzen duten gailuak dira. Neurri txikiko eskulturak, paretetan eskegitzeko egur-muralak eta burdinarekin edo beirarekin edo harriarekin bateratutako lanetatik eratorritakoak, besteak beste, dira hemen aipagarri. Horietaz gain, nabarmenak dira ere gure mitologiaren edo grafiaren eta herri-kanten adierazgarri diren pasarteak egur-gainean erakusten dituzten obrak.

Kutxa Kutxa, artisauak egina.

Zuriñe Gredilla Zuriñe Gredillak sortutako beste lan bat.