Sukaldariak

Sukaldariak uda pasatzera zetorren familiarekin batera iristen ziren eta gainerako etxe-zerbitzua baino maila altuagoa zuten. Horien oinarrizko zeregina otorduak prestatzea zen.

Ohikoa zen azoka eta dendetan ikustea “etxekoandreei” laguntzen, besapean otarra zeramatela. Garai hartako udaldiaren ohiko beste irudi bat zen hori.

Lanbidea amarekin ikasten zuten, edo apopilo-etxeetan. Batzuek oso profesional onak izatearen ospea lortzen zuten.

Aipatzekoa da barneko etxe-zerbitzuan ari zen emakume kopuru handi bat kostaldeko herrietako gazteekin ezkontzen zela. Litekeena da garai hartako moral zorrotzak, joan den mendearen erdialdera arte iraun zuenak eta neska-mutilen arteko harreman sinpleenak ere kontrolatzen zituenak, denboraldi baterako (zenbaitetan urte askotan etortzen zirenak) etortzen ziren emakume gazteengana hurbiltzea laguntzea, harreman horiek errazagoak ziren eta, ez besteak bezain konprometituak. Hori dela eta, kasu askotan ezkondu egiten ziren.