Sutegia

Lantegian bi hauspo handiko sutegi handi bat zegoen. Bertan altzairua eta burdina berotzen ziren, ondoren forjatu eta soldatu ahal izateko. Lan horretarako lau ingude eta 35 mailu erabiltzen ziren, eta material beroa heltzeko, berriz, tenazak. Hauek gehiegi berotzen zirenean, “urez betetako haritz egurrezko ontzi batean sartzen ziren”.

Arma batzuk karrakatu egin behar ziren, eta horretarako “11 altzairuzko karraka” erabiltzen ziren. Horrez gain, 40 haritz eta gaztainondo egurrezko zepo, maisu eta ofizialak eserita lan egiteko”.

Armak zuzentzeko, "alde batean zuloak zituen harri baten gainean, armak beroak zeuden bitartean mugitu eta forma eman ahal izateko". “burdinezko hamazazpi kriseilu” ere bazeuden, “maisu eta ofizialei argia emateko”.