Teknologia

Ur gazia putzutik ateratzen zen, egurrezko kubeta ferratuak erabiliz. Ildo edo erreten batzuen bitartez, ur hori 8 dorletako batera bidaltzen zen, eta bertan metalezko galdararen ondoko ontzi batean biltzen zen. Jarraian, ura galdarara pasatzen zen eta bertan lau orduz egoten zen irakiten, galdara azpian kokatzen egur bidezko suari esker. Su hori egunez eta gauez edukitzen zuten piztuta, igande eta jaiegunetan ezik (1).

Ura lurrundu ondoren, gatza galdararen hondo edo ipurdian geratzen zen. Gatz hori su gainean zintzilikatzen ziren saskietan zamatzen zen, horrela behar bezala xukatzen amaitu eta kalitate hobeko produktua eskuratzeko.

Horrela eskuratutako gatza lorketari edo mandozaleek erosten zuten. Jarraian, gatza astoetan zamatu eta emakumeek saltzen zuten, edota gurdietan zamatu eta gizonek saltzen zuten gatzagaren eragin-eremuan.

Gipuzkoan, gatz-eskaria oso handia zen, Ternura bakailaoa harrapatzera joaten ziren ontziek gatz asko behar baitzuten. Horren ondorioz, gatz-inportazioak nabarmenak ziren.

Ekoizpena egurraren ugaritasunaren araberakoa zen. Izan ere, klima oso hezea zenez, gatza ezin izaten zen eguzkitan lehortu, eta gehienetan suaren bitartez gatzatu behar izaten zen.

Leintz-Gatzagako gatz-lantegi zaharraraLeintz-Gatzagako gatz-lantegi zaharrara.

1543ko ordenantzek (lehen aipatutakoak), uraren eta egurraren erabilera arautzen zuten, biak oso baliabide urriak baitziren. Horrela, baliabideak hobeto aprobetxatu nahi ziren, eta horretarako honakoa xedatu zen: lan egin behar zuenak “egurra ekaitza edo bestelako egoera baten ondorioz prest ez bazuen, txanda lan egin zezakeen batek har zezala".

1548an, pertsona batzuk dorlak bereganatzen saiatzen ari zirenez, honakoa hitzartu zen: “gatza egiten den dorlak herri honetako gauzarik baliotsuenetakoak dira", eta "orain arte, dorlak bertan lan egiten zuten jende askoren artean banatzen ziren". Horren ondorioz ordenantza batek xedatu zuen dorla bat baino gehiago zegoen herri-basoetan ezin zela egurrik jaso, eta ondorioz “gehiegizko partaidetza(2) saldu behar zuten, horrela XX. mende hasiera arte dorlak jende askoren artean banatuta mantenduz.

 

(1) Ayerbe Irizar, María Rosa. La Industria de la Sal en Salinas de Léniz y Gaviria.

(2) Bergareche, Domingo. Apuntes Históricos de Salinas de Leniz. 1952.