Teknologia-aurrerakuntzak

1947an, Roberto Zarate y Angulok honako baimena eskatu zuen: “5.000 volteko goi-tentsioko linea elektrikoa jartzea energia Paulgo harrobietako instalazioetara eta igeltsu lantegira eramateko, baita Paul eta Arbigano herriak (Erribera Gotiko udalerriaren barne daudenak) argitu eta elektrifikatzeko”. Baimen hori onartu egin zen Arabako Aldizkari Ofizialeko 126. zenbakian, 1947ko urriaren 21ekoa

Eskaera honela justifikatzen du: “igeltsu-harrobiko emakida daukadanez, ustiapena eskuz egindako laztabinekin egiten da, eta horretarako langile oso espezializatuak behar dira, baina oso gutxi daudenez, igeltsua baliabide mekanikoen bitartez ustiatzera behartuta nago. Horretarako 22 ZP-ko gasolinazko motorra muntatu da, aire-konpresore bati eragin eta horrek mailu zulatzaileei eragiteko".