Eskulagilea

Azkargortatarren tindatze-lana Francisco “Patxi” Azkargorta Gisasolarekin hasi zen. Honek 1892an fundatutako Textil Lasagabaster S. L. enpresa bergararraren tindatze departamentuan egiten zuen lan. Beste lau langilerekin batera, bere kasa jartzea erabaki eta, langile zituen konpainia utzirik Saizar y Cía. fundatu zuten, Bergaran kokaturik berau halaber tren geltokitik eta Deba ibaitik hurbil, tindatze-lanean aritzeko.

Denbora igaro ahala gorabeherak eta desadostasunak sortu, eta Patxik sozietatetik irtetea erabaki zuen. Han zeukan partaidetza baloratu, eta gauzatan ordaindu zioten, hau da, oihal-pieza kopuru jakin bat eman, eta Patxik Bilbo eta Barakaldoko denda batzuetan saldu zuen. Baliabide horiek eta inguratu ahal izan zituen beste batzuk eskura, Tintorería Onena jarri zuen martxan Bergaran.

Irunek ere gaztetatik ikasi zuen aitarengandik lanbidea, eta 1965ean Beasainen martxan jarri zuen, Arantxa eta Iñaki seme-alabekin batera, Superlimpieza Loinaz tindategia. Erretiroa hartu zuenean Junkal alabak hartu zion erreleboa, eta honek lanean jarraitu zuen, 2006an negozioa itxi zuten arte.

Patxik Bilbon ikasi zuen lanbidea, Tintorería Francesa izenekoan, eta geroago “de Guisasola” esaten zioten hartan, eta honen eta Onena-ren arteko lankidetza ezartzera iritsi ziren –azken honetan ere lan egin zuen Patxik-, azkenean 1950ean Azpeitian bere tindategia muntatu zuen arte. Hauxe izan zen inguruko lehena, eta orain Patxiren seme Iñakik segitzen du, Isabel emaztearekin batera, Tintorería Azkargorta-ren negozioarekin.

Irune AzkargortaIrune Azkargorta Arteaburu. (Argazkia: Martín Garcia Garmendia).