Titirijaia Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Azoka

Titirijaia, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Azoka eredu ona da komunitatearen onurarako pertsona talde baten borondateak eta lanak lor dezakeena erakusteko.

Ez Tolosan ez inguruan, ez eta gure herrialde osoan ere, ez zegoen  txotxongiloaren mundu zabalean inolako tradiziorik (horrek ez du esan nahi aurretik aurrekari esanguratsurik eman ez denik). Hori dela eta, deigarri gertatzen da oso 1982. urtean Tolosako pertsona talde arduratsu batek orain dela hogeita bost urte txotxongiloaren nazioarteko jaialdi bat antolatzeko erabakia hartu izana, jostailu edo panpina hauek batez ere haurrengana hurbiltzeko.

Egin zen lehendabiziko jaialdi hartan zazpi konpainiak parte hartu zuten (suitzarrak, frantsesak, espainolak eta Euskal Herriko hainbat ordezkari) dagoeneko desagertu den (2002) Tolosako Iparraguirre Antzokian. Mende laurden honetan bost egunetan eta beste hainbeste aretotan 140 emanaldia izatera pasa da, 25.000 ikusle bertaratuta.

Ibilbide bikain horrek eskatu duen lana eta kudeaketa egokiak izan dira. Horrela, esan liteke gaur egun Titirijai, beste hainbat kultur adierazpenekin batera, Abesbatzen Lehiaketa esaterako, Tolosako sinbolo garrantzitsuenetariko bat bihurtu dela. Lehena eta oraina nabarmentzekoak badira, are nabarmenagoa da Tolosako Txotxongilo Nazioarteko Zentroa (CITT) abian jartzeko proiektua. Zentroa 3.600 m2-ko eraikin batean kokatuko da, jarduera iraunkorra mantentzeko asmoz. Ondorengoetan espezializatuko da:

  • Titiriaren mundua hedatzea, gazteen artean batez ere.
  • Museoko jarduera titiriekin zerikusia duen kultur ondarea kontserbatu eta, beharrezkoa izanez gero, konpontzeko.
  • Dokumentazio gunea, une bakoitzean eskuragarri dauden baliabide informatikoak erabilita.
  • Titiriak erabiltzen ikasteko tailer eta gelak, eta titiriteroak birzikla- tzeko ikastaroak, eta
  • Aldian behingo egoitza ikasle eta profesionalentzat, eta, besteak beste, ikertzaileentzat.

Gaur egun jarduera guzti horretaz dirua irabaztea xederik gabeko kultur elkarte bat arduratzen da, Centro de Iniciativas de Tolosa (CIT) izenekoa. Eusko Jaurlaritzak herri onurarako izendapena eman zion.

Txotxongiloa

Txotxongiloa