Toberagile

Toberagile, gaur egun, eraikin multzo bat da, eta bertan argi eta garbi bereizten dira: burdinolaren arrastoak eta azpiegitura hidraulikoa, gainean beranduago eraikitako alea ehotzeko errota bat eta guzti horri erantsita, bi baserri-etxebizitza.

ToberagileToberagileren gaur egungo egoeraren alderdi bat, ezkerretara ikus ditzakegu sorkiak eta errota mugitzeko ardatza eta horren transmisioa, eskuinerako mailua eta hauspoak mugitzen zituzten bi gurpil hidraulikoak, eta erdialdean kobrea galdatzeko labearen balizko kokalekua eta arragoa bat erabiltzen ari den pertzagile baten irudi idealizatua. (Yulen Zabaletaren marrazkia).

Toberagileko errotaToberagileko errotaren mekanismoa gure inguruko gainerako erroten mekanismoaren antzekoa da. Gaur egungo egoera, beheko aldean sorkia zalietan eragiten duen ur txorrotaren bidez mugitzen da. Ardatz bertikalaren bidez goiko solairuan egurrezko kaxa baten barruan eta beste harri finko baten gainean dagoen harri zirkularra mugitzen du. Bien artean erortzen da toberatik datorren alea, eta bi harrien arteko igurtziak alea ehotzen du. (Yulen Zabaletaren marrazkia).

Toberagileko errotaToberagileko instalazio osagarria gaur egun. Beheko aldean bigarren sorki hidraulikoa, goian eragiteko erabiltzen den polea sistema. Beheko aldean, bigarren sorki hidraulikoa, goian eragiteko polea sistema, alea igotzeko uhala eta bahetzeko makina. (Yulen Zabaletaren argazkia).