Toberak

Tresna hauek forma tronkokotikoa zuten pieza hustuak ziren, askotan kobrezkoak izaten ziren, eta hauspoetako haizea ateratzeko hodiak egiteko erabiltzen ziren,  burdinoletako labeetan eta perratzaileen sutarako erabiltzen ziren. Pisua 21 eta 22 kiloen artean izaten zuten handienek, lehenengo instalazioetan erabiltzen zirenek, eta su txikietan erabiltzen zirenek 1kg inguru pisatzen zuten.

Zehatz-mehatz ez dakigu zein zen horiek egiteko metodoa, baina hasteko, kobre zahar puskak urtuz hasiko  zen (beste puska batzuen mozkinak eta txatarra) eta urtzeko prozesu horretan bertan forma egokia ematen saiatuko ziren, edo mailukadak emanez, eta ondoren dagokion kurba emanez eta azkenean zatiak elkarri soldatuko zizkioten.