Artisau prozesua

Prozesuari hasiera emateko, lehenengo eta behin erreproduzitu nahi duen eraikuntzara bisita egiten du artisauak. Bertan neurriak hartu eta argazkiak egiten ditu, multzoarenak zein xehetasun ugarirenak, leiho, ate eta teilatu hegalenak esate baterako. Informazio horrek lanaren aurrekontua egitea ahalbidetzen du. Behin bezeroak aurrekontua onartu duenean entrega data zehazten da, askotan, oroigarrizko opariak izanik aurrez ezarri behar izaten baita. Artisauak, eskuarki bi eta hiru hilabete bitarteko epea behar izaten du modeloa fabrikatzeko, duen zailtasunaren arabera.

Antoniok ez du zalantzarik esaten duenean "modeloa fabrikatzen ari dela gozatu egiten duela". Lehenengo eta behin etxearen marrazkia egiten du, eskalan. Jarraitzeko oinarria eta hormak jartzen dira, edo hala dagokionean, lau alboak, horretarako 7 mm-ko okume egurra erabilita. Bi kasuetan lehendabizi leihoak eta ateak kolokatzeko beharrezko hutsuneak egin behar dira, eta ondoren beirak jartzen dira, eta beharrezkoa denean, bai kontraleihoak eta errezelak ere. Baserri oso baten modeloa egin behar denean aurrekoez gain habeak, zutabeak, solairuarteak, teilatua, teilatu hegala eta isurialdea, bi bertsioetan oso desberdina dena, egurrean tailatutako teilak eta kanaletak. Amaierako xehetasunek, gutunontzia, etxearen zenbakia edo kantoietako harriak, esaterako, errealismo handiagoa ematen diote modeloari.

Modeloaren zahartzea lortzeko intxaurtinta erabiltzen du. Zeregin horrek zailtasunak ematen ditu, baina abileziaren eta eskarmentuaren bitartez gainditu egiten dira. Jarraian modeloari argizaria ematen zaio egurra elikatzeko; horrela gainera distiratsu egotea lortzen da, bai eta usain ona izatea ere. Azkenik, erreproduzitutako eraikinaren izena eta fabrikazio data tailatzen dira modeloan.

Lanerako erabiltzen duen egurra, haritza, merkatuan erosten du eta, batez ere, botatako tradiziozko eraikinetan.

Lanbide honetan lortutako eskarmentuak erakutsi dio oso beharrezkoa dela teknika ugari menderatzea, zurgintza, taila edo hargintza, adibidez. Horretaz gain, produktu onak lortzeko funtsezkoa da artisaua eraman handikoa eta behatzaile ona izatea, bai eta lana ongi egiteko gustua izatea ere.

 

Prozesua

Prozesua

Prozesua

Prozesua