Trufa-laborantzak dakartzan onurak

Esan dezakegu hiru direla trufa-laborantzak dakartzan onurak. Honako hiru hauek hain zuzen:

Ekonomikoak

Trufa-laborantza indartzeak kalitatezko produktu bat sustatzea esan nahi duelako, eta errenta osagarri baterako sarrera da. Une honetan, produkzio-kopurua 10 bat kilokoa da hektarea bakoitzeko, aurreikusitakoa baina hamar aldiz gutxiago. Gainera, beste edozein laborearekin gerta ohi den bezala, beti izango dira urte oparoagoak eta urte eskasagoak, klimatologiaren arabera.

Sozialak

Egun gainbeheran dauden eskualdeen garapena indartzen duelako, eta produkzio naturalaren bidez. Eskualde horietan, trufaren laborantza bertakotu egin da, baita elkartegintza ere haren inguruan, bertako biztanleen arteko komunikazioaren eta kohesioaren mesederako.

Ekologikoak

Baso-lurra lanberritu delako. Eta gaur, trufa-laborantzari esker, beren antzinako itxura berreskuratu dute, ia bere osotasunean, artadi oihantsuen itxura hartzeraino, trufa produzitzeko ez ezik, tokian tokiko lurren kontserbazioaren aldeko sentsibilizazioan ere sakontzeko.

Trufa-laborantzak etorkizun oparoa du. Biodibertsitatea eta natura-baliabideak zaintzeko eta behar bezala erabiltzeko gizarteak gaur erakusten duen ardura gero eta handiago da. 

Eta honako onura hauek ere azpimarratu behar dira:

  • Basoberritzea indartzen du.
  • Laborantza-jarduera dibertsifikatzen du.
  • Higadura saihesten du eta lurraren osaketan laguntzen du.
  • Labore ekologikoa, ingurunearekin armonian, eta
  • Bertako produktu natural bihurtzen da
  • Errenta osagarria dakar gainbeheran dauden eskualdeetara.
  • Turismo eta landa-garapena sustatzen ditu y
  • Trufa naturalaren beheraldia konpontzeko aukera da.