Merkaturatzea

Behin trufa bildu denean, eta merkaturatu baino lehen, itsatsita dakarren lurra kendu behar zaio (azkazaletako eskuila ere erabiltzen ikusi dugu horretarako), urez garbitu eta gero lehortu. Eragite horien ondorioz, trufaren pisuaren %20 ere galdu daiteke, deshidratazioa ere kontutan hartzen badugu.

Trufaren merkaturatzea ez da oso agerikoa, nahiz eta egon badauden eskaera finkoak egiten dituzten bezeroak. Horiekin salneurria hitzartu egiten da, eta trufa zuzen-zuzenean jasotzen dute. Beste kasu batzuetarako merkatua ere egon badago, baina ezkutukoa, etxabeetan nahiz errepideko tabernetan, besteak beste, egiten dena, eta hor biltzen dira saltzaileak eta erosleak, eta merkantzia aztertu eta betiko tratuetan aritu ondoren, saldu eta eskudirutan ordaintzen dira.

Horregatik, oso zaila egiten da boilur beltzaren benetako produkzioa eta salneurria zein diren jakitea. Esan digutenaren arabera, kilo bakoitzak 500 eta 800 euro artean balio ditu. Boilur zuriaren kiloa, batez ere Italian eta Eslovakian biltzen dena, 2.300-3.000 euro artean saltzen omen da.

Trufa-laborariak poltsaTrufa-laborariak poltsa eramaten du bizkarretik zintzilika, trufak bertara biltzeko. (Argazkia: Javier Carballo).

Trufatarako aihotz bereziaTrufatarako aihotz berezia. (Argazkia: Javier Carballo).