Ugalketa

Lanpernak hermafroditak dira, hau da, lanperna bakoitzak ugalketaorgano maskulinoak eta femeninoak dauzka; dena den, bi banako behar dira espezia ugaltzeko, hau da, autoernalketa ezinezkoa da. Harri bati itsatsita daudela eta lekuz aldatzerik ez dutenez, ernalketa kolonia bereko banakoen arteko gurutzaketaz zertzen da. Gainera, hasiera batean banako bakoitzak ar gisa funtzionatzen du, eta eme gisa ondoren.

Parekatze garaietan, eta itsasoa bare dagoela, lanpernak zabaldu egiten ditu zakila babesten duten plakak, eta ernalketa zakil horren luzerari esker lortzen da, “eme fasean” dagoen hurreneko lanpernan sartu eta bertan uzten baititu obulu ugari ernaltzen duten espermatozoideak.Lanperna-biltzaileek diotenez, ugalketa-aparatuak lanpernaren beraren luzeraren halako hirukoa du.

Errunaldiaren ondorioz, parekatzetik sortzen diren larbak libre geratzen dira itsasoan, eta garatzen segitzen dute harik eta mareek laga dituzten harrietan finkatzen diren arte.

LanpernakLanperna. (Argazkia: C. U.).