Lan baldintzak

Euskal Herrian uhalgileak gremioetan antzinatik elkartzen baziren ere, 1664. urtea baino lehenagoko dokumenturik ez da aurkitu. Horretan, Baionako gremio baten aipamena egiten da. Ez da gauza berria aipatzea 1755. urtean gremioko uhalgile bati jarritako isuna, "uhalgile konpainiaren mezatara ez joateagatik".

Azken hamarkadan uhalgileak eta larrukigileak ez dira nabarmendu beren interesen defentsa kolektiboan; eta lanbide honetan eta larruarekin zerikusi dutenetan jarraitu dutenen artean hedatuta dago oso ofizioak merezi ez duenaren sentimendua, izatez, lanbide honek lan ordu asko eskatzen baititu.

Lanaren prezioa 1958an pisura erosten zen larruaren kostuaz eta lanean egindako orduez osatzen zen. Gaur egun irizpide bera erabiltzen da prezioa zehazterakoan, eta lan egindako ordu bakoitza 1.200 pezetan saltzen da. "Ez da Santa Luziak –jostunek bezala santa hori dute zaindaritzat– ere ez du hobetuko gure egoera" zioen uhalgile zahar batek.

 

Berri-emaile nagusiak

  • Melchor Vicente de Estella
  • Feliciano Vélez de Puente la Reina