Historia

Xareak Iparraldean omen du jatorria. Orduñako (Bizkaia) jesuiten eskolako irakasleak eta Lacavozeko (Nafarroa) kaputxinoek ere zerbait geroago praktikatu zuten. Hortik, Latinoamerikako herrialdetara zabaldu zen, hala nola, Argentina, Uruguai eta Chilera. Bertan, 1860. urtean ezaguna zen modalitate hori, eta mende amaieran goraldi garrantzitsua izan zuen.

Aipatu dugun liburren arabera, “joko horretan, palan edo erraketan gertatu ohi den ez bezala, ezin dira kolpeak eman. Pilotari lagundu egin behar zaio hemen, eskumuturraren mugimendu berezi batez”.

Behin pilota sarean harrapatu dugunean, trebetasunez itzultzen jakin behar dugu. Eta benetako filigrana egiten dituzten jokalariak daude. Pisu gutxiko pilota txiki bati esker, gainditu ezinezko irtenbide artistikoak lortzen dituzte. Luze jotzeaz gain, zehaztasun handiko jokaldiak lortu daitezke, beste modalitateetan zailagoa dena.

Joko hori agertu zen momentuan, pilota txikia eta pisu gutxikoa zen, eta sareak ere tamaina txikikoak. Jardueran ez zen baina gizontasun-kutsua nagusi, eta, ondorioz, tamaina eta pisu handiko pilotak erabiltzen hasi ziren. Aldaketa horrek, funtsezko beharra ekarri zuen: tresna sendotzeko premia. Hortaz, xarea sortu zen, gaur egun ezagutzen dugun bezala: neurriz handiago, sarea indartsuago eta hesia zabalago dituenak. Pilotari ere efektu eta luzera handiagoak eman zitzaizkion.

Ezin da esan kirol erraza denik. Pisu eta bizitasun handiko pilotekin jokatu ahal izateko, gaitasun bereziak behar dira.

Erraketa mota ezberdinakErraketa mota ezberdinak.

Enrique Abril pilotari ezagunak xarea ‘eskularru luzearen’ deribazioa izan daitekeela dio, “atxikia” baimendu zutenean, eta zumezko xixterarekin hedatu zena. “Matsardia” erabiltzen saiatu zenak xare bat sortu nahi izatea pentsatu dezakegu; azken finean, xarea, okertuta dagoen makil malgu bat besterik ez da. Bi ertzak elkartu eta soka batez lotzen dira, tenis-erraketak dituztena baino lasaiagoa den sokazko sare batez beteko delarik barne-hutsa. Pilota sare horretan harrapatu eta eskumutur kolpe azkar batez jaurtitzen zuten berriro. Yoko-garbin mugimendu bera erabiltzen da, baita zesta-puntan, ere nahiz eta atzeragotik egin azken horretan.

Esku-pilotaren ordezko modalitatea dela esan daiteke; izan ere, kolpeak sortu dezakeen mina jasan gabe, azkartasun eta bikaintasun gehiago duten jokaldi ia berdinak egin daitezke. Jokatzeko orduan ere, trinketean edo handiegiak ez diren pilotalekuetan ere aritu gaitezke.

1907an jokatu zen lehen xare txapelketa, Arma Elkarteak antolatuta. Bigarrena, 1921. urtean izan zen, Euskal Herria Elkarteak arautua. Bertan, eskuzko pilotariak, baita xare eta pala zabaleko (ordurako entzuna izaten hasia) jokalariak aritu ziren. Hirugarren txapelketa, aldiz, 1929an izan zen, lehen Federazioak antolatua.

XX. mendeko berrogeiko hamarkadan, xareak atzera egin zuen nabarmen. Hala ere, berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieran pixkana gora egin eta lehen mundu txapelketa ospatu zen Donostian 1952. urtean.

 

  • Dos siglos de pelota vasca. Enrique Abril. Donostia-San Sebastián, 1971.
  • Historia, ciencia y código del juego de pelota, Luis Bombin Fernandez.Espainiako Pilota Federazioko Idazkari teknikoa. Ediciones Lauro, 1946.