Xaregintza

Iruran dagoen 40 metro karratuko lokal batean egiten ditu Jesus Maria Arsuagak bere xareak, eskuak eta guraizeak, lixa eta berniza erabiliz, besterik ez.

Xaregintzan armazoia sortzeko zura eta sokak dira funtsezko materialak. Zurari dagokionez, gaztainondoa edo hurritz adarra erabiltzen dira. Bi urteko enborrari 130 zentimetroko adar zuzenak moztuko dizkio. Gaztainondoa bada, mozketa, urritik urtarrilera bitarteko hilabeteetan egingo da, ilbeheran beti; hurritza bada, garai berean, baina ilgoran beti. Xareak honako neurri hauek izaten ditu: 58 zentimetroko luzera helduentzako bada, 54 zentimetrokoa gazteentzako bada; 16/18 zentimetro arteko barne-zabalera eta 5ºko makurdurarekin. Egurrezko egiturak 130 bat gramoko pisua izaten du.

Sokak, berriz, hiru motakoak erabiltzen dira: “Traila”, soka gogorragoa. Euskarri bezala erabiltzen da, bi edo hiru buelta emanez barne-perimetro guztitik. Bigarren soka kotoizkoa izaten da, eta, beraz, malguagoa.

Xarea egiteko urratsakXarea egiteko urratsak. (Argazkia: Javier Carballo).

Hirugarrenarekin giderra egiten zaio. Gorra den heinean, mota desberdinetakoa izan daiteke. Hauexek dira “trailaren” neurriak: 80 cm euskarrietarako; 3,5 m barne-bueltetarako; 5,5 m giderrerako, eta kotoizko soka, berriz, 8 metro, arkua ixteko. Jesus Marik dioenaren arabera, erraketak 11 gune ditu; hamar bata bestearen ondoan jarriak, eta bat goiko erdialdean.

Neurrira duen egur zatia prest, ur berotan sartuko du. Horrela, bigundu, eta nahi duen forma hori emango dio eskuz eta molde baten laguntzaz. Lehortzea izango litzateke hurrengo pausua. Prozesu horrek urtebeteko iraupena eska dezake. Garbiketa eta berdinketari ekingo dio ondoren, eta orraztu, lixatu eta bernizatu egin ditzake. Eskulekua, mihi bat albo bakoitzean duela egingo da, eta horietako batean zulo bat egingo du. Bertatik, beste soka guztientzat euskarri izango diren sokak sartuko dira.

Beharrezkoak diren materialen pilaketak ez du arazorik sortzen xarea egiteko garaian. Hala ere kotoiarekin salbuespena eman daiteke.

Gaur egungo xareakGaur egungo xareak. (Argazkia: Javier Carballo).

Jesus Maria Arsuagak lagunentzako xareak egiten ditu enkarguz, eta tresna horren eskatzaileen artean ospetsu bihurtu da. Hautsitako xareen sokak konpontzen ere jarduten du.

Saltzeko prezioak ezartzerakoan kontuan hartzen ditu erabiltzen duen materialaren kostua gehi produktu bakoitza egiteko behar duen denboraren araberako prezio aldakor bat.

Oharra: 1971. urteaz geroztik, Josetxo Iraundegui da xare-sustatzaile handienetako bat. Irungo Kurpil Kirolak taldeko lehendakaria izan zen, baita Gipuzkoako Euskal Pilotaren Federazioko lehendakari orde eta idazkaria. “I. Trinket Txapelketa” antolatu zuen.

Enrique Abril pilotazalea ere xarearen zabalkundearen alde egin zutenen artean dago.

Mikel Uzkudun xare-jokalaria izandakoak mundu mailako hainbat txapelketetan parte hartu zuen. Iruran xare eskola bat eraiki, eta bertan aparteko jokalariak sortu ziren, haietatik batzuk 1998an jokatu zen Mexikoko Mundu Txapelketan garaile izan zirelarik.

Xarean jokatzenXarean jokatzen. (Argazkia: Javier Carballo).

 

Informazio-emaile nagusiena

  • Josu Carballeda Cava.