ZAHATOGINTZA

Zahatoa ardoa eramateko tresna da, aspaldikoa, eta orain arte ez da hoberik asmatu. Zahatoak, eguneroko erabileran, eztarrirako freskagarria egun osoan zehar eskura izatea bermatzen zien langileei. Egiteko prozesua bera, geroago aipatuko dugu, konplexu samarra zen. Denboraren igarotzeak oso kalte handia egin die, baina, jarduera honetan espezializatutako eskulangileei.

Sagardoaren nagusitasuna -Gipuzkoan batez ere- izan daiteke, agian, gure lurraldean zahatogile gutxi izatearen arrazoia.

Espainiako Errege Akademiaren hiztegiak emandako definizioaren arabera, zahatoa ardoa eramateko larruzko ontzia da, madari formakoa, eta alderik estuenean tapoi batez hornitua; horretatik oso zurrusta mehea eginez ateratzen da likidoa.

Zahatoan bikea isurtzenZahatoan bikea isurtzen