Zaldi-adituak

Gizakiak, mendeetan zehar, lana eta joan-etorriak errazteko erabili ditu animaliak. Gaur egun ere, teknologikoki oso garatuak dauden gizarteetan bakarrik esan daiteke animalien ordez guztiz beste sistemak erabiltzen direla.

Bizkaiako meategietan, ustiapen tradizionalean animaliek egindako trakzioa asko erabili zen, batez ere mineralez betetako lerak eta gurditxoak garraiatzeko. 1880tik aurrera, poliki-poliki sistema hori plano inklinatuek, aire-tranbiek eta trenbideek ordezkatu zuten. Hala ere, zaldiak, eta hein txikiagoan astoak, meategietan gurditxoak garraiatzeko erabiltzen jarraitu ziren, 1960ko hamarkada erdialdera arte.

Zaldi-adituak animalia horiek zaindu eta gobernatzen zituzten langile espezializatuak ziren; horrenbesteraino, non zaldien portaeraren ezagutza oso berezia izatera iritsi baitziren, eta ezagutza hori errendimendu gehiago lortzeko erabiltzen zen. Zaldi-adituen lana nahiko arriskutsua zen, baina peoi edo suginena baino hobeto ordaintzen zen. Hala ere, askotan alfertzat hartzen zituzten, eta talde mordoxka bat izateak ez zien egoera erlatiboa hobetzeko askorik balio.

Atanasio Trashedo eta bere emaztea, Laura PrietoAtanasio Trashedo eta bere emaztea, Laura Prieto, Gallartako Dr. Areilza kalean, 1960an. (Gallartako Meatzaritzaren Museoak utzitakoa).