Eginkizunak

Atanasio Trasahedo Coloma. (Rekaldeberri 1992-03-11), “Tarzan” izenez ezaguna zen, benetan bizkorra baitzen. Meategitan aritu zen lanean 44 urtetan zehar; hau da, langile-denbora osoan, lehenbizi Ortuellako Zarzal meategian (1938-1942) eta gero, 1982 arte, Ortuellako Bilbao meategian (Barinkua), bietan batez ere zaldi-aditu gisa.

Goizeko zazpi eta erdietan hasten zen lanean (gainerako langileak baina ordu erdi bat lehenago). Zaldiak garbitu eta tresnatu era gero (tresnak, lepokoa, aho-uhala, tiratzailea eta balantzina etabar) bagoi hutsen aparkalekura eramaten zituzten (bakoitzak 3 t edukiera zuen). Zaldi bakoitzari bi eta batzuetan hiru bagoi ere lotu ondoren, minerala erauzten zen tokietara joaten ziren burdinbideetan barrena. Batzuetan, Bilbao meategia bezala, 2 km inguru egin behar zituzten, horien erdia edo “luzitu gabeko arroka birjinean” zegoen 2x2 metroko meazuloa zeharkatuz, hasiera batean karburozko kriseiluekin argitu behar zena.

Behin bagoiak askatu ondoren, "jornalariek" mineralez kargatzen zituzten, saskiak, eskuareak eta mazoak erabiliz eta 20/30 kg baino gehiagoko blokeak puskatuz. Gero, etorritako bidetik itzultzen ziren, baina zaldirik gabe, aldapa behera aprobetxatuz. Zaldi-aditua abiadura kontrolatzen joaten zen galga balazta batekin. Topeak (bi burdinetara lotutako langara) ibilbidearen amaiera markatzen zuen, eta bertan bagoietako zama mineral gordailuan husten zen. Zaldiek bultzaka igo eta kargatuta, berrogei inguru bagoi jaisten ziren eguneko.

Laneguna bukatzean, animaliak garbitzera behartuta zeuden zaldi-adituak, eta horretarako ur-putzu bat erabiltzen zuten, bertan animaliak sartu eta garbitzeko. Ukuiluzaina arduratzen zen zaldiei jaten emateaz.

Zaldi-adituak eta peoiakZaldi-adituak eta peoiak lanegun bukaeran, Orconeran 1928an.