Lan baldintzak

Aldamaren arabera (Revista minera 1851, 369. orrialdea), XIX. mende erdialdera, Bizkaiako meategietan mila lor-abere baino gehiago erabiltzen ziren, batez ere idiak eta mandoak. Urteak pasa hala, zaldi pertxeroiek ordeztu zituzten animalia horiek, zaldi-aditu beterano batek dioen bezala “1.000 kilo eta guzti pisatzen zuten animalia altu eta sendoak” zirenak. 1960ko hamarkadan, meategi ertain batek hogei zaldi inguru eta asto pare bat izaten zituen.

Zaldi-aditua izateko bizkortasuna eta abereen ezagutza sakona eduki behar ziren. Horrexegatik lanbide horretara beste lanbidetan edo etxeko lanetan zaldiekin elkarbizitzera ohituta zeudenak bakarrik iristen ziren.  Froga praktikoetan (izan ere, meatze enpresetan ez zegoen ikastaldirik) “pertxeroiak menperatzen zirela” bakarrik egiaztatu beharra zegoen. 45 edo 50 urte betetzean, eta ondorioz erreflexuak nahiz gaitasun fisikoa galtzen zituztenez, zaldi-adituak beste lanpostuetara pasatzen ziren.

Dos caballistasDos caballistas de la zona minera vizcaina, montados sobre los animales a su cargo. Cedida por el Museo Minero de Gallarta.

Pertxeroiak lanerako hezi behar ziren, batzuetan neurri hertsatzaileak erabiliz. “Berehala ikasten zuten tiratzen, lehen aldiz egiten ez bazuten barrabiletara sutan zegoen paper bat gerturatuz gero”. Askotan, zaldiak jokaera ona izateak zaldi-adituaren segurtasuna bermatzen zuen, batez ere meazulo estuetatik pasa behar baziren.

Zaldi-adituen lana arriskutsua zen, bai lan-baldintzengatik baita batzuetan zaldiek zuten portaeragatik ere. Gainera, istripuren bat gertatzen zenean, zaurituei emandako laguntza ez zen nahikoa, ezta garai hartarako ere. Horren adibide garbi bat da zaurituak minerala garraiatzen zen bagoietan ateratzen zituztela.

Lehenik zaldi-aditu batLehenik zaldi-aditu bat. Atzealdean, harri-zulatzaileak eta zamaketariak 1833an, Orconera meategian. (Gallartako Meatzaritzaren Museoak utzitakoa).

1903ko uztailean, ordu mugarik gabe, zaldi-adituek batezbesteko 2,987 pezetako soldata zuten eguneko. 1910ean batez besteko hori 3,100 pezetara igo zen. Datuak konparatu ahal izateko, aipatzekoa da meatzeko arotz batek 4,543 pezeta eta harri-zulatzaile batek 3,616 pezeta irabazten zituztela 1910ean.

1936ean edo 1938an, 8 orduko lanegun bateko soldata 9,75 pezetakoa izatera iritsi zen, eta laguntzaileena berriz 6,5 pezetakoa. Gallartako Meatzaritzaren Museoko informazioaren arabera, 1944an hileko soldata 10 pezetakoa zen, eta 1982an 4.000 pezetakoa. Lanorduetatik kanpo, zaldi-adituak eta beste meatzari batzuk bagoiak kargatzen gera zitezkeen. Betetako bagoi bakoitzeko, zaldi-adituek 3,5 pezeta irabazten zituzten, eta gainontzekoek pezeta bat gutxiago.

Zaldi-adituei ere "ur-egunak" ezartzen zitzaizkien, hau da, hilabeteko zenbaketan, euria zela eta lan egin ezin zen lehen hiru egunak enpresak ordaintzen zizkien; gainontzeko egunak langilearen kontura gelditzen ziren.

Jaki-eskasi garai gogorrenean (1940ko hamarkada hasieran), zaldi-adituek askotan zaldien jakia erabiltzen zuten (algarrobo-leka), eta hori nahiko abantaila zen.

Bilbao meategiko langileakBilbao meategiko langileak, 1950eko hamarkada hasieran. (Gallartako Meatzaritzaren Museoak utzitakoa).

Egoera hau guztia eta kontratistena oso desberdinak ziren; izan ere, horiek meategietara “arabiar zaldiek tiratutako zalgurdi gidaridunetan" joaten ziren bisitan.

Iturria:

  • Atanasio Trasahedo

Zaldi-aditua bagoi batZaldi-aditua bagoi bat garraiatzen ari den zaldia gidatzen, Zugaztietan, 1896an. Orconera Ore Company Ltd. (Gallartako Meatzaritzaren Museoak utzitakoa).