Zaliak

Materiala zalietarako erabiltzen denaren antzekoa da, baina lehenbizi, zerrarekin kirtena izango dena lantzen da. Pieza finkatu ondoren, hurrengo fasean gida izango den zulo bat egiten zio piezari, kupel begiko laztabina erabiliz. Prozesua erreminta bera erabiliz jarraitzen da, pieza nahi den forma hartu arte zulatuz.

Gero kanpoko arbastua egiten da hainbat tresna erabiliz (karraka, zerra), eta azkenik azken akabera ematen zaio karraka eta lixa erabiliz.

Zulagailua ondorengo marrazkian ikus daitekeen bezala erabiltzen denetik, prozesu hori asko aldatu da.

ZailakBurruntzaliak: produkzio-prozesua (Marrazkia: Julen Zabaleta)