Zapatariak

Historian zehar, gizakiek beren oinak, horren sentikorrak izanik, babesteko era guztietako jantziak garatu zituzten, gaur egungo oinetako konplexu eta seguruetara iritsi arte. Prozesua etengabea izan da, eta zapatari artisauei esker egin du aurrera.

Zapatarien lanbidea, beste lanbide asko bezalaxe, duela bi mendera arte gizarte klase boteretsuenek mespretxatzen zuten lanbidea zen. 1783an, Erregearen eta kontseiluko jaunen zedulak adierazi zuen “zurratzaileen. Eta lan horiek ez bakarrik zurratzaileen lanbidea, baizik ere errementari, jostun, zapatari, arotz eta horien gisako besteak zintzo eta ohoredunak direla, eta horietan aritzeak ez duela familiaren ez eta langilearen ohorea zikintzen ez eta langilearen ohorea zikintzen, ez eta ekartzen eskulangile edo beharginak bizi diren herriko udal lanpostuak eskuratzeko ezintasunik”.

Usadioz, zapatak egiteko ezagutza eta trebetasun ugari behar ziren arren, artisau haiei ez zitzaien batere estimurik izaten, eta soldata ere ez zen lanari zegokiona. Hala eta guztiz ere, lanbidea aitarengandik semeengana pasatzen joan da. Hala ere, kasu askotan, artisau askok ez diete lanbidea beren semeei erakutsi nahi izan. Zapatari zahar batek bere semeari zer esan zion halaxe kontatu zigun: “Ni naiz nahiko besteen izerdi artean eskuak sartzeko, zuk ez duzu behar holakorik".

ZapatariakUrteak aurrera joan ziren heinean, zapatarien lana mekanizatzen joan zen.