Ikastaldia

Dokumentu askok eta askok zehazten dute, XVII. mendean, zapatagintza izan zela artisau gehien  bildu zituen lanbidea. Duela gutxi arte, lanbide horrek oso ikastaldi luzea eta zaila zuen.

Batez ere familia ugarietako gurasoek semeren bat zapatagintza ikastera bidaltzen zuten, horrela haren mantenua eta jantziak ez ordaintzeko. Dokumentuetako batean jasotako testigantzaren arabera, Pascual de Osoro alargunak, 1756ko otsailean bere seme Francisco, 14 urtekoa, Donostiara bidali zuen. Adin txikikoa zenez, bere aitak  ikastaldia burutu behar zuen leku berean tutore bat izendatu behar zion semeari. Horrela, aukeratutako tutoreak maisuarekin ikastaldiaren baldintzak hitzartu zitzakeen.

Gehienetan, ikastaldiko kontratuak bost urtekoak izaten ziren. Ikastunak ezin izaten zuen lantegia inola ere utzi, eta hori gertatzen bazen, tutoreek maisu zapatariei urteko urre ontza bat ordaindu behar zizkieten. Bestalde, maisuak “trebetasuna eman behar zion ikastunari”, ikastunak beharrezko trebezia eta ezagutzak izan zitzan, horrela edozein zapata mota landu ahal izateko. Horrez gain, ikastunari oinetakoak eman behar zizkion, baita lanegunetarako galtzak ere. Jaten ere eman behar zion.

Ia bi mende igaro ondoren, 1940ko hamarkadan, zapatari ikastunak maisuaren ondoan hasten ziren lanean, eta lanbidea ondo ikasten zutenean, hau da, handik bi edo hiru urtera, beren aldetik hasten ziren lanean. Horrela egin zuen Mallabiako Bittoitte baserriko Julio Milikua Odriozolak. Lanbidea Juan Gonzalez Zapatarekin ikasi zuen, hark Eibarren zuen lantegian, garai hartan ohiko zen bezalaxe, inolako soldatarik jaso gabe. Aurrerago Zaldibar eta Markinan aritu zen lanean. Han ikastunei lanbidea irakasten hasi zen.

ZapatariaZapataria, kalean jardunean ari dela, seguru asko XIX. mendean.

 

Oñatiko Protokoloen Artxibo Historikoa. 1.696 paper-sorta, 147. orria, OPAH, 960, 128.orria.