Zeluloide-langileak

Arestiko eboluzio industrialaren ezaugarrietako bat da material berriak etengabe ateratzea. Horren adibide argia dira plastikoak. Horien lehenengo barietateak duela ehun eta hogeita hamar urte garatu ziren, eta, hedapen azkarra izan ondoren, gure inguruko ehunka tresnetan aurki ditzakegu.

Lehenengoen artean zeluloidea zegoen. 1869an Estatu Batuetan Hyatt-ek asmatu zuen, eta 1900 inguruan industrian erabiltzen hasita ziren. Adar antzeko itxurakoa, zehar-argitsua, gogorra, elastikoa eta hauskaitza, hasera batean marfilaren ordezko gisara erabili zen alkandoren eskumuturrak egiteko eta argazki pelikulen oinarri gisara, ondoren erabilera beste artikulu mordo batera zabaldu zen.

Erabilgarritasun zabala zuenez XX. mendearen lehenengo zatian eskala handiko produkzioa izan zuen. Dena den berrogeitik berrogeita hamarrerako hamarkadan, beste material plastiko batzuk konpetentzia gogorra egin zioten, azken horien propietateei esker forma konplexuagoak lortzeko aukera baitzegoen eta su hartzeko arriskua txikiagoa zelako ere bai. Horrela hirurogeitik hirurogeita hamarrerako hamarkadan erabat alde batera utzi zuten.

Industrias del CeluloideIndustrias del Celuloide-ren(IDC) irudi idealizatua, Debako ibaiaren aldamenean. Inprimakien idazpurua. 1950 inguruan.