Etorkizuna

Zesta erosten dituzten bezeroak, profesionalak zein zaleak, lanbideko adituak ezagutzen dituzte, eta badakite norengana jo. Miguel Angelen kasuan, adibidez, artisauak izan dezakeen ibilbidea eta ospea gehitzen badizkiogu aurreko baldintza horri, orduan ez da beharrezkoa izaten azoka edo denda espezializatuetan bere lana promozionatzean ibiltzea. Pilotariek ere toki garrantzitsua betetzen dute hor, ahoz ahokoak asko lagundu baitezake.

Miguel Angelek ia berdin ari da gaur egun Ameriketako nahiz Euskadiko bezeroentzat.

2008 urtean, zesta batek 290 euro inguru balio zituen. Baina gerora eskatzen duen zainketak gutxiagotu egin du bere erabilera. Dena den, poliesterreko zesta, “plastikozkoa” alegia, ez da merkatuan nagusitu, erremontean gertatu ez bezala.

Zesta-puntaren etorkizuna zein izango den ez dago argi. Lanbide horretan aritzen diren artisauen etorkizuna ere argi ez dagoen bezala. Asko izan dira azken hamarkadetan jarduera hori bertan behera utzi edo murriztu duten frontoiak. Eta geroz eta gutxiago dira kirol horri buruzko eskolak jasotzen dituzten gazteak.

ArruabarrenaArruabarrena, Astigarragakoa, zumitzez inguratua. (Argazkia: Javier Carballo).