Muntatzea

Zezenko” gurpilduna muntatzeak aldez aurretik beste lan batzuk eskatzen ditu, esate baterako, adarrak egurrezko tako batez lotzea. Tako horren ertz bakoitzean adar bat sartzen da eta iltze eta silikonaz lotzen. Ondoren, hala eratutako adar parea, “adar gorputza” alegia, lau angeluko ohol baten aurrealdean jartzen da, ahal bada makala edo pagoa. Ohol horrek 40, 60 edo 80 zentimetro izaten ditu luzeran, 80 cm zabaleran eta 4, 6 edo 8 zentimetro lodieran, egin nahi den modeloa nolakoa. Guztia torloju batez eta bi iltzez josten du.

Ondoren, oholaren beste aldean eskulekua lotzen du; horretarako, bi zulo egiten dizkio oholari eta horietan torloju bana sartu, lotzeko.

Hori guztia egin ondoren, gurpilari eusten dion urkila jarri behar zaio egurrari. Horretarako, beste zulo bat egiten zaio erdialdera, tutua sartzeko; tutu horren muturrean bi ebakidura egin ditu eta torloju batekin zabaldu eta oholera tinko lotzen.

Bizikletaren urkilarik ez badu, artisauak berak egiten du U formako pieza bat gutxi gorabehera 30 x 5 milimetroko gurpil uzta batekin. Ondoren, berak egindako pieza hori oholari lotzen dio bi torlojuz.

Zezenko”aren aurpegia “ahal denik eta itxura handieneko” egur batez egin eta aurrean jartzen da. Aldez aurretik bi zulo egiten zaizkio, horietan beirazko bi kanika zaindunak jartzeko itsasgarri batekin, ondoren aire zabalera jartzen dira lehortzeko. Operazio horren atzetik, 50 mm lodierako apar-goma ematen zaio egin nahi den “zezenko” ereduaren gorputz osoan zehar, ertzak iltzez jositako uztai batekin egurrera lotuz. Hori guztia ile beltzeko ehun berezi batekin grapatzen da estaltzeko. Idi joalduna egin nahi denean, ehun zuria erabiltzen du.

Amaierako lanak izaten dira, besteak beste, “zezenko”aren aurpegia oihal ziratu beltzez estaltzea eta begiak eta sudurra zuri kolorez margotzea. Zintzarri bat ere jartzen zaio lepotik zintzilika pertsianetan ohiz erabiltzen diren uhal batekin. Bere ezaugarri bat ere jartzen dio (gorria, zuria eta berdea) eta zuriz margotzen, toreatzaileak “hiltzeko ezpata sartu behar duen lekua” markatzeko. Muntaia osoa amaitzeko, bizikleta gurpil bat jartzen zaio.

Aldagai gisa “zezenko”a bizikleta baten muntatzen du.

MuntatzeaMuntaiaren xehetasun bat (Julen Zabaletaren marrazkia).