Artisaua

Marta Irusta Truciosek (Eibar 1973) jaioterrian burutu zituen bere ikasketak, ikastolan lehenbizi, eta ondoren La Salle Eskolan (BUP eta COU). Estatu Batuetan bi urte eman eta gero, ingurumeneko osasuna aztertzeko espezialista teknikoaren titulua lortu zuen. Jesus Jimenez Bovadilla irakaslearen eskutik, bitxigintza ikastaroak egin zituen Gasteizen. 1990. urtean, Tasco-ko (Mexiko) Arte Plastikoen Unibertsitatera joan eta “argizari galduaren” teknikan espezializatu zen. Lau hilabete beranduago, Eibarrera itzultzea erabakitzen du.

Marta Irustak betidanik izan du eskuz egindako jarduera artistikoenganako gogoa; horren adibide, zilarrezko produktuetan espezializatua dagoen tailerra sortu izana da.

Marta IrustaZilar-lan xehea egitean. (Argazkia: Julen Zabaleta).