Etorkizuna

Produktuak merkatuaren eskaerara etengabe egokitu beharra goraipatzen du Martak. Horrez gain, lanbide horretan bideragarritasun profesionala lortu nahi baduzu, “bihotza jartzea beharrezkoa da”, hau da, lanean gozatu beharra dago, langile etengabea izan behar zara. Horrek eramango zaitu zailtasunak gainditzera.

Lantzen dituen produktuak merkaturatzeko, urtean zehar bisitatzen dituen artisau azokek garrantzi handia dute; nahiz eta irteera horiek murriztuz doan pixkanaka. Dendetan ere aritu izan da, produktua saltzen. Gaur egun, Eibarko Artisau Elkartearen (Eibar) lehendakari da Marta.

Marta Irustak bere lanbidean artisau-artista izateak etorkizuna baduela ez du inongo zalantzarik.