Zink-xafla gaineko marrazketa

Jose Miguel Alvarezek, zink-xafla gainean ere egiten zituen marrazkiak, bere lanbide-jardueraren atal bat izan zen. Sistema hori askoz ere azkarragoa eta merkeagoa zen. Horrez gain, akatsak zuzendu zitezkeen, irudia arkatz litografikoarekin edo luma eta tintarekin marrazten baitzen, eta hori, akatsen bat bazegoen, ezabatu zitekeen. Arkatz litografikoa material koipetsu eta itsaskor batez egina zegoen, eta bi mutur mota izan zezakeen: punta gogorra eta biguna. Egurrezko kirtendun luma klasikoak eta mutur metaliko eta trukagarriko lumak ere tinta koipetsuarekin erabiltzen ziren. Tinta hau pastilla solidoetan erosten zen, eta gero uretan disolbatzen zen.

Baina hori egin baino lehen, xaflaren gainazala azido nitrikoarekin garbitzen zen, zikinak eta koipe hondarrak kentzeko. Jarraian, azido beltzez garbitzen zen, eta ondoren zimurrak kentzen zitzaizkion gainazalari, bertan urik ez itsasteko. Eragiketa horri aleak banatzea esaten zitzaion. Horretarako, xafla, horizontalean, makina batean jartzen zen, eta honek, mugimendu birakariekin, hondarra eta kristalezko kanikak zabaltzen zituen. Mugimendu birakari horietan, kanikek hondarraren gainean presioa egiten zuten, eta horrela, hondarrak gainazala higatzen zuen, nahi adina finduz.

Marrazkilariak, irudia xaflan, aipatutako tresnekin, marrazten zuen zuzenean: lehenbizi, arkatz gogorrarekin trazu eta inguruak markatzen zituen, eta gero, arkatz bigunarekin iluntzen zuen irudia.

Inprimatzeko, harri gaineko grabatuaren pauso berak jarraitzen ziren.

MapaImagen obtenida a partir de una plancha de cinc. Atlas coreográfico del País Vasco de 1928. Litografía Alvarez-Iraola, San Sebastián.