Zizelkatzea

Zizelkatzea eskuz bakarrik egiten den lan teknika bat da, eta horri esker, metalezko xafla batean, testuak eta irudiak egin daitezke azpierliebean. Metalezko xafla hori zilarrezkoa izaten da gehienetan, eta aurreko aldetik kolpatzen da era askotako zizelekin. Zizel bakoitzak punta desberdina du, eta bakoitzak ebakidura edo hondorapen desberdinak egiten ditu, materiala apurtu gabe deformatuz, era horrela nahi den irudia osatuz.

Zizelkatzaile-bozelatzailearen erremintakZizelkatzaile-bozelatzailearen erremintak. Goian, mailua; ezkerrean zizel puntamotzak; eskuinean, bikez betetako ontzia; eta behean, forma ezberdinetako punta duten zizelak. (Julen Zabaletak egindako marrazkia).

Zizelkatzaileak, lehenbizi aldez aurretik prestatutako diseinua xafla gainean marrazten du. Jarraian, bikea zabaltzen du mahai gainean daukan egurrezko marko baten barruan, eta ondoren, metalezko xafla bike gainean finkatzen du. Bikea mundruna, erretxina eta igeltsua nahastuta lortzen da, kolpeek sortutako presiopean arindu eta horrela xafla deformatzen laguntzen du.

Satostegi zilar-lantegiko mailukariak trofeo bati forma ematen dioSatostegi zilar-lantegiko mailukariak trofeo bati forma ematen dio, ingude baten gainean jarrita daukala. Gipuzkoako Foru Aldundiak utzitako argazkia. Ondarea.

Artisauak, zizela esku batean duela, eta bestean mailua, pieza kolpatzen doa. Kolpeak etengabeak dira, eta baten eta bestearen artean zizela mugitzen doa. Zizelen ertz zuzen, oker, zabal eta estuei esker, aldez aurretik egindako marrazkia jarraitzen du artisauak, eta ondorioz, ildaskak edo ebakiguneak sortzen dira xaflan. 

Trazu nagusiak eta ingeradak egin ondoren, irudia ilundu egiten da. Horretarako zizel berezi batzuk erabiltzen dira, ertz karratua edo marradura dutena, eta iluntasuna emateko kolpatu egin behar dira.

maskor, ia bukatutaBeste pieza batzuk ,materiala zerrote txiki batekin moztuta lortzen ziren. Mahai gainean, hainbat maskor, ia bukatuta. Gipuzkoako Foru Aldundiak utzitako argazkia. Ondarea.