Eskulangilea

Laureano Paniagua Coello (Nava del Rey, Valladolid, 1938), garai hartako ohiko ikasketak bere jaioterrian egin ondoren, 1955ean Andoainera etorri zen, eta Intex ehungintza-industrian (bederatzi urte) eta altzarien fabrikazioan ari zen Vegasa-n aritu zen; azken honetan hogeita zortzi urte egin zituen, 1992an aurretiko erretiroa hartu zuen arte.

Laureanoren aitona, Nava del Reyn jaioa halaber, izan zen zumezko saskiak egiten hasi zen familiako lehena, eta Francisco semeak (Nava del Rey,1907, Valladolid, 1976) segitu zion. Gure eskulangileak, hamar urte zituenetik hamazazpi arte -esan bezala orduan etorri zen Andoainera-, familiarekin egin zuen lan, honek bere zumea zeukan, eta horrela modua izan zuen lanbidearen berezitasunak ezagutu eta eskarmentua hartzen joateko. Saski mota guztietakoak eta besaulki eta jarlekuak egin arren, produkzioaren zati nagusia inguruko mahats-biltzaileek erosten zituzten kapazuak ziren.

1970ean zumearen eskulangintzari heldu zion atzera, denbora-pasa gisa, eta 2011ko lehen hamarkadaren erdialdera arte segitu zuen. Dena den, gero eta dedikazio txikiagoa eskaini dio, gaur egun zumearen saskigintzako produktuei egiten zaien estimu kaxkarragatik. Zenbaitetan ihia ere landu izan du. Eskolak ere eman ditu, Urnietan (Gipuzkoa), zumezko saskiak egiteko teknikari buruz, bertako udalaren enkarguz, eta Industria, Merkataritza eta Nabigazio Ganberak Eskulangile Goren saria eman zion.

Lehen multzoan emakumezko hainbat gorputz-enbor daude, 1,3 m garairainokoak, edo golfaren alegoria originalak, baina, batez ere, 2016an Donostia europar kultur hiriburua izango dela gogoan Donostiako hiriburuaren alderdi batzuk islatzearren zeharo modu irudimentsuan egindako bederatzi eskultura; lan hauek, besteak beste, musika, gastronomia, estropadak, zinea, danborrada, surfa edota San Tomas Feria irudikatzeko ahalegina dira. Karlos Irazu goi mailako aditua da naturak eskaintzen dizkigun produktuak (sustraiak, adarrak, enbor-ipurdiak, etab.) eraldatu eta apaingarri berezi bihurtzeko unean. Bigarren multzoan, berriz, eguzki-loreak, hainbat forma eta neurritako euritako-ontziak, neurri desberdineko eta apaingarri gisako uztarriak... eta oro har, zuraren formak baliaturik, eskulangileak apaingarriak egiten ditu, eta batzuetan adreiluzko oinarria jartzen die. Hirugarren multzoan eserlekuak, armairuak eta kutxak sar daitezke. Eta zura eraldatuz egiten ditu, halaber eta besteak beste, txapela pintatutako neurri desberdineko onddoak, barraskiloak eta marmitak.

Laureano Paniagua CoelloLaureano Paniagua saski bat egiten. (Argazkia: Julen Zabaleta).