Produktuak

Gogoratu beharrekoa da 1915 eta 1930 bitartean zumez egindako artikulu batzuk modakoak izan zirela, eta ondorioz batez ere hirietako eta kostaldeko herrietako aberats jendeak asko eskatzen zituela, besteak beste paseorako saskiak, horietan gordetzen zituzten eta bai objektu pertsonalak bai hamakak eta aulkiak.

Esan dezakegu zumearen eskulangintzaren teknikak eta, bereziki, saskiak egitekoak ezagutzeak, lortutako eskarmentuarekin batera inolaz ere, aukera ematen diotela Laureanori produkturik askotarikoenak egiteko.

Zumezko saski edo otarre ohikoenen artean perretxikoak biltzeko erabiltzen direnak nabarmentzen dira, eta barraskilotarakoak, arrautzak eramatekoak, jostotzarak, ogi-otarreak, fruta-otarreak, haurrentzakoak Olentzerorekin doazenean erabiltzeko, erosketak egitekoak, edo okindegietan erabiltzen dituzten saskitzarrak, pilotalekuetan pilotak gordetzeko edo lorontzietarako balio dutenak bezalaxe, besteak beste. Erpe forratzea ere garrantzitsua izan zen.

OtarregileaOtarregilea.