Merkaturatzea

Artisauaren lantegia ez da oso handia, eta gainera bertan materialak, erremintak, eta baita bukatu gabeko nahiz bukatutako piezak ditu gordeta.

Migel Urrozentzat, bere artisau-produkzioaren bideragarritasun ekonomikoaren gakoa gaur egungo eskarira moldatzean datza. Horrela, harakinentzako taulak, zaliak eta sardexkak egiteaz gain, lehen beharrezkoak ziren produktuak ere egiten ditu, nahiz eta gaur egun apainketarako bakarrik erabiltzen diren, lehen aipatu ditugu gisa horretako produktuak.

Produktuak azoketan merkaturatzen ditu, batez ere artisautza-azoketan. Horrez gain, bezeroak ere Oitzeko lantegira joaten zaizkio.

Salneurriak jartzerako orduan, Migel Urrozek ez du kontuan izaten, oso modu kontrolatuan behintzat, zenbat material eta denbora behar izan duen pieza bukatzeko. Aitzitik, denbora joan hala eta prezio igoera batzuen ondoren, produktu batzuetarako salneurriak finkatu ditu. Esate baterako, sardexkak 5 eta 6 euro artean saltzen ditu, zaliak 8 eta 12 euro artean, eta gabiak 15 euro inguruan, tamainaren arabera.

Sega-Poto egiten Miguel Urroz "Sega-Poto" egiten. (Argazkiak Javier Carballo).

Zaila egiten Miguel Urroz zalia egiten. (Argazkiak Javier Carballo).

 

Artisauak erabilitako erreminta nagusiak

Argazkiak: Javier Carballo

Herramientas de Miguel Urroz

Herramientas de Miguel Urroz

Herramientas de Miguel Urroz