Produktuak

Migel Urroz artisauak bere lanaren oinarri izan ditu zurei buruzko ezagutza sakona, egurra bere etxe inguruko basoetan biltzea eta hainbat teknologia (eragiketa) menderatzea; horretarako trebetasun eta eskarmentu handia behar dira, eta horri esker produktu ugari egiteko gai da. Zurgintzan “osasun ona eta gogo handia izatea” funtsezkoak direla uste du.

Era askotariko gaiak, forma eta tamaina ezberdinetan egindakoak, hiru talde nagusitan sailkatu daitezke: lehenik, sukaldean eta norberak erabiltzeko tresnak; bigarren, apainketa tresnak; eta azkenik, enkarguzkoak, Migel Urrozek menderatzen dituen baliabide eta espezialitateak erabiliz egin daitezkeenak.

Lehen taldearen barruan aipagarriak dira, besteak beste: zaliak, sardexkak, bitsaderak, burruntzaliak, aleak mugitzeko palak, gabiak, zotz-ontziak eta makilak. Horrez gain, taloak egiteko taulak (bai borobilak, bai angeluzuzenak), harakinentzako taulak, baita orrazi eta txirrikak ere sar daitezke talde horretan. Bigarren taldean azpimarragarrienak zartaginak eta kriseiluak dira, eta hirugarrenean, berriz, karrakak, sega-potoak eta sega-kirtenak.

tresna batzukMiguel Urrozek egindako beste tresna batzuk (Argazkia: Javier Carballo).