Bitartekoak

Marta Ferrerok hogei bat metro koadroko lantegi bat dauka. Bertan egiten ditu garraia daitezkeen obrak zaharberritzeko lanak.

Erabiltzen dituen lanabesen artean bisturiak, eskalpeloak, pintzak, xiringak, espatulak, beira-zuntzezko lapitzak, pintzelak, brotxak, isipuak, lizpaperak, eskularruak, babesteko maskarak, itsasgarriak, disolbatzaileak, erretxinak, finkatzaileak, intsektu-kentzekoak, pigmentuak eta bernizak daude, besteak beste. Behar dituen materialak denda espezializatuetan erosten ditu, nahiz sarritan Madrila jo behar izaten duen, gure inguruan ez baitago material hauek saltzen dituen enpresa askorik.

Artelan zaharberritu baten eta aurrekoaren arteko aldeakArtelan zaharberritu baten eta aurrekoaren arteko aldeak. (Argazkia: C.U.).