Prozesua

Artelanak zaharberritzeko prozesuak arreta eta kontu handiz jardutea eskatzen du.

Funtsean, lanaren faseak honakoak dituzkegu:

  • Zaharberritu behar den obraren kontserbazio-egoera zehatz-mehatz aztertzea, kalteen maila zehaztearren.
  • Oso garrantzitsua da obra lekuz alda daitekeen ala ez erabakitzea. Lehen kasuan, beharrezko neurri guztiak hartu behar dira dagoen tokitik behar bezala desplazatzea bermatzeko. Bigarren kasuan, obra dagoen tokian bertan egin behar da lana.
  • Azala garbitzea, pinturak horretarako aukera ematen badu behintzat, brotxa suabe bat erabiliz, eta xurgagailua halaber behar denean. Polikromia hauts-itxuran baldin badago, edo ezkata gisa altxatutako zatiak badauzka, kolorea asentatu behar da, pintura-pelikula finkatzeko. Finkatze hau lortzeko, itsasgarriak sartzen dira ezkata solteen azpian.Zuraren sendotasuna analizatzea; alde handia izango da intsektu xilofagoek zurari eraso egin dioten ala ez. Eraso egin badiote, intsektukentze lan bat egin daiteke, enpresa espezializatuen eginkizuna berau zenbaitetan, baina zaharberritzaileak berak ere egin dezake. Horrela, kaltearen sorburua desagerrarazten da intsektua akabatzean, eta zurak sendotasuna galdu baldin badu, finkatzaileak injektatzen zaizkio.
  • Zuraren sendotasuna analizatzea; alde handia izango da intsektu xilofagoek zurari eraso egin dioten ala ez. Eraso egin badiote, intsektukentze lan bat egin daiteke, enpresa espezializatuen eginkizuna berau zenbaitetan, baina zaharberritzaileak berak ere egin dezake. Horrela, kaltearen sorburua desagerrarazten da intsektua akabatzean, eta zurak sendotasuna galdu baldin badu, finkatzaileak injektatzen zaizkio.
  • Garrantzitsua da, halaber, artelana garbitzea; lan hau geruzaka egiten da, disolbatzaileak edo disolbatzaile-nahasketak erabiliz. Normalean isipu deitua erabiltzen da, hau da, zurezko makila fin bat, goiko partean kotoi bat duela erantsita. “Paper japoniarra” ere erabiltzen da, disolbatzaileari denbora gehiagoz eusteko eta zikinkeria biguntzeko.
  • Obrak pintatu bat baino gehiago baldin badauzka, kendu egiten dira jatorrizko polikromia berreskuratzeko.
  • Ondoren egitura arazoen eta euskarri galeren kontuak datoz; zona edo pieza galduetan bolumenen berreraikitze bat egiten da.
  • Polikromia falta den alderdietan iztukua ematen da (animalia-kola igeltsu matez nahastua), espatula edo pintzelez, harik eta jatorrizko polikromiaren lodiera lortzen den arte.
  • Iztukua lixatu ondoren, pintura berreskuratzea dator. Horretarako akuarela erabiltzen da, ez delako kaltegarria eta bai, aldiz, itzulgarria.
  • Obra osoari azken babesa ematen zaio, zona bakoitzerako espezifikoak izan daitezkeen bernizak emanez
  • Azken ukituak, behar izanez gero.
  • Azken txostenaren erredakzioa. Honekin batera argazkiak izango dira, zaharberritze lana hasi aurretik eginak, prozesuan zehar eginak, eta esku-hartzearen ondotiko azken egoera islatzen dutenak.