Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia

 

Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia 2007az geroztik bidegorrien foru sarearen erabileraren eta bizikleta mugikortasuna kontrolatu eta ebaluatu egiten duena.

Zeregin horien bidez Aldundiak abian jarritako eraikuntza, kontserbazio eta sustapen jarduerak sustatzen eta bideratzen dira.

 

Honako hauek dira Gipuzkoako Bizikletaren Behatokiak egiten dituen lan nagusiak:

  1. Foru bidegorrietan egiten diren oinezkoen eta txirrindularien joan-etorriak zenbatzea, jarritako kontagailu estazioen sareak ematen dituen datuetan oinarrituta.
  2. Foru bidegorriak zenbat, noiz, nola eta zein helbururekin erabiltzen diren aztertzea, eta baita ere denboran zehar izan duten bilakaera.
  3. Bidegorri horien erabiltzaileen iritziak, balorazioak eta eskaerak jasotzea.

Horrela, oinezko eta txirrindularien fluxuen bolumenari, erabiltzaile moten ezaugarriei eta horien balorazio nagusiei buruzko ikuspegi zehatza lortzen da.

Informazio hori funtsezkoa da:

  • Foru bidegorrien sarearen plangintza eta kontserbazioa hobeto dimentsionatzeko.
  • Bidegorri-tarte berriak martxan jartzeak oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna bultzatzean eragiten duen inpaktua ezagutzea.
  • Jendeari jakinaraztea bidegorri horietan egiten diren inbertsioek sortzen duten errentagarritasun sozial handia.
 

Argitaratutako txostenak