GIPUZKOAKO BIZIKLETA BIDEEN LURRALDE ARLOKO PLANAREN BERRIKUSPENA
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Arloko Planaren (GBBLAP) berrikusteko prozesuari hasiera ematen dion fasea informazio, azterketa eta eguneratze fasea da, eta 2023ko apirilean eman zitzaion hasiera.
Fase honek hurrengo GBBLAParen Aurrerapen dokumentua garatzea du helburu, kontuan hartuta herritarrek eta sektore-esparru honekin lotura duten Gipuzkoako hainbat erakunde publiko eta eragilek egindako ekarpenak.
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Sarearen eraketan zuzenean edo zeharka inplikatutako bi eragile-talde handi hartu dira kontuan, eta profil bakoitzari dagozkion partaidetza-bideak eskaini zaizkie:
a) Herritarrak
Gipuzkoan etorkizuneko mugikortasun aktiboa egituratuko duten bizikleta bideen plangintzan parte hartu nahi duten herritarrek, parte hartzeko bide hauek erabili ahal izan dituzte:
- Online inkestak : apirilaren 1etik maiatzaren 8ra bitartean egin dira. - Posta elektronikoa: iruzkinak, alegazioak eta proposamenak jasotzen ari dira.
b) Erakunde publikoak eta gaiarekin lotura duten eragileak
Talde honetan sailkatu dira:
o Administrazio publikoak: Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikatutako departamentuak, udalak eta eskualdeko garapen-agentziak.
o Lotura duten eragileak: enpresa handiak (500 langile baino gehiago dituztenak), merkataritza-guneak, industrialdeak, ikerketa- eta berrikuntza-zentroak, unibertsitate-zentroak, txirrindularien elkarteak.
Aurrez aurreko 10 saio egin dira apirilaren 17tik 28ra bitartean, Gipuzkoako beste hainbeste udalerritan. Bertan eskualde bakoitzeko erakundeek eta eragileek hartu dute parte.
Maiatzaren 2an, barne-bilera bat egin zen GBBLAParekin inplikatuta dauden Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuekin.
Gaur egun, jasotako ekarpenak aztertzen ari dira, Aurrerapen dokumentua garatzeko.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.