Gure herri eta hirietan bizikleten hazkundeari hobeki erantzuteko, Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorreko Departamentuak Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Bizikleta Bideen 1/2007 Foru Araua gaurkotu eta zabaldu du. Seinale berriak paratu dituzte jada eraiki diren bidegorri sareko 90 kilometroetan. Zirkulazio eta erabilpen gomendioak dira berez, erabiltzaile orok jakin dezan nola mugitu behar duen bidegorrietan barrena.
Seinale berriek biltzen dituzten gomendio hauek hobe, erosoago eta seguruago zirkulatzen lagunduko gaituzte. Modu batean, seinale berri hauek erabiltzaileek egin ohi dituzten galdera sarriei erantzuten diete. Honekin lotuta, berebiziko garrantzia dauka ohar gaitezen bide ziklista batetik ibiltzerakoan komunikabide batetik goazela, dagozkigun eskubide eta betebeharrak gure gain hartuz. Eta honek berdin balio du ziklistentzako eta oinezkoentzako. Bidegoerrietako erabiltzaileak adeitsuak izan beharko dira uneoro, besteei traba egin gabe zirkulazioa erraztuz.
Gipuzkoako bide ziklisten barruan gehienezko abiadura azpiegituraren ezaugarriei eta egoera konkretuari egokitu beharko zaizkio. Edonola ere, ezingo da 40 kilometro orduko abiadura gainditu. Seinaleek ezartzen dituzten mugak errespetatzea garrantzitsua da.
Bai, beti ere etxeko animaliak lotuta joan beharko dira uneoro, balizko istripuak ekiditeko.
Bere erabilera derrigorrezkoa da hiriarteko errepideetan. Hiriarteko bide ziklistetan berriz, gomendagarria da. 16 urtetik beherakoentzako derrigorrezkoa da bide guztietan.
Bideko Segurtasun Legeak zehazten dituen argi, islatzaile eta txirrina eramango dituzte bizikletek. Tuneletan eta azpiko pasabideetan argia eraman beharko da derrigor, gainontzeko bide tarteetan gomendagarria izanik.
Bidegorrietatik doazen bizikletek homologatutako atoia edo erdi-atoia eraman ahalko dute.
Oinezkoak erabiltzaile ahulenak dira. Garrantzitsua da zehaztutako lekuetatik gurutzatzea, bidean ustekabean ez sartzea eta bat-bateko mugimendurik edo norabide aldaketa ustekabekoak ez egitea, gainontzeko erabiltzaileen ibilia baldintzatu baititzakete. Oinezkoek ziurtatu beharko dute bizikletei eta gainerako ibilgailu baimenduei traba egiten ez dietela (bakarrik ibili edo taldean, aurrekin nahiz lasterka). Adibidez, taldean doazenean oinezkoek ekidin behar dute bide erdian gelditzea, edota besteei igarotzen galarazten dien hesi moduko bat eginez ibiltzea.
Oinezko eta ziklistentzako errei desberdinduak ez daudenez, trafiko modu biek elkar bizi behar dute. Errei bakoitzean ziklistak eta oinezkoak topatuko ditugu. Horregatik, oinezkoak ezkerretik ibiliko dira (ibiliaren noranzkoan), ziklistak aurrez aurre eta eskuin aldetik agertuko zaizkielarik. Hortaz, bizikleten noranzkoaren kontra ibiliko dira oinezkoak. Modu honetan, bi trafikoek hobe ikusiko dute elkar.
Bide tarte partekatuetan, non ziklistak, oinezkoak eta ibilgailu motordunak ibiltzen ahal diren, erabiltzaile guztiek arreta handitu beharko dute. Ziklistek eskuin aldetik zirkulatu beharko dute –legeak hala dio–, baldin eta oinezkorik ez badago. Kasu horretan, ezkerretik aurrea hartu beharko diete oinezkoei. Industrialdeetan, ibilgailu industrialekin eta motordunekin adi egon beharko gara bereziki.
Ibilgailu motordun guztiak debekatuta daude, baimendutakoak eta bizikleta elektrikoak izan ezik.
Gipuzkoako bidegorrietan abereak eramatea debekatuta dago.
Zaldien zirkulazioa debekatuta dago foru bidegorri guztietan, agintaritza eskudunak espresuki baimena ematen ez badu.
Motorrik gabeko patinak, monopatinak eta antzekoak ziklisten eta oinezkoen ibiliari egokitu beharko zaizkio uneoro. Izan ere, azken biek lehentasuna daukate. Gainera patinek ibilbidea mantendu beharko dute, sigi-saga egin gabe, gainontzeko erabiltzaileek aurreikusteko moduko mugimenduak eginez.
Aurikularren edo gure atentzioa murriztuko duten beste gailuen erabilera ekidin egingo da.