Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana (GBBLAP) behin betiko onartu zuten Batzar Nagusiek 2013ko ekainean.
Jasangarritasun Departamentuak 2013-2023 aldirako dokumentuaren zehaztapenak zenbateraino bete diren ebaluatu du. Ebaluazio-prozesu honetan zehar bildutako informazio ugaria, udalen eta beste eragile batzuen ekarpen baliotsuak barne, kontu handiz bildu da, ezagutzeko eta/edo etorkizunean erabiltzeko.
Egindako azterketatik ondorioztatzen da:
(1) Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Sarearen (GBBOS) egikaritze-maila baxua da, eta beraz ez da bete ezarritako programazioa,
(2) GBBLAPak ezarritako helburu eta irizpide orokorrak ez dira batere aldatu, eta
(3) Arau eta planen berrikuntzak —lurralde-antolamendua, hirigintza, mugikortasuna, etab.— ez dute kontraesanik sortzen Oinarrizko Sare Planifikatuarekin. Hori dela eta, Departamentuak erreglamendu-arau izaera ematen dion indarraldi mugagabeari jarraituko dio, eta ondorioztatzen da datozen urteetan, batez ere, sarea erabat eraikitzeko lanak amaitu behar direla.
Horretarako, eta Oinarrizko Foru Sarearen egungo egoeran oinarrituta, egikaritze-kostuak eguneratu dira eta egiteke dauden tarteak birprogramatu.
Guzti hori “Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Arloko Planaren ebaluazioa eta jardueren birprogramazioa- 2024ko ekaina” dokumentuan kontsulta daiteke:
- Memoria
- Planoak