Bide berde luze hau Bergara Lizarrarekin lotzen zuen Vasco-Navarro trenbide zaharraren trazaduratik doa. Gipuzkoako aldean egokitu diren 20,3 km-ak Deba ibaiaren ondotik doaz hiriguneak industrialak eta naturalak lotuz. Ibilbide honen ordezko bidea da San Prudentzio biribilgunetik Oñatirantz abiatzen dena (5,6 km).
BIDEA MOZTUTA URRETXU ETA AZKOITIA TARTEAN, AIZPURUTXO PAREAN, LUIZI BATENGATIK.
Garai batean Zumaia eta Legazpi lotzen zituen bidaiarien trenak egiten zuen ibilbidearen tarte bat berreskuratu du bide berde honek, ia 44 kilometroko luzera duena. Ibilbideak 29 tunel eta 19 zubi eta zubibide zeharkatzen ditu. Ibilbide hau egokia da, bai kirol zaleentzat bai haurrak dituzten familientzat. Naturaz gozatzea eta interes handiko tokietara bisita egitea uztartzeko aukera eskaintzen du. Hala nola, Zumarragako Antioko baseliza, Legazpiko Mirandaolako burdinola, Azpeitian Trenbidearen Euskal Museoa edo Loiolako Santutegia, eta Azkoitiko Jorge Oteiza frontoiak, besteak beste.
Gipuzkoa eta Nafarroa arteko ibilbide erakargarrienetariko bat da. XX. mende hasieran meatzeetatik ateratako burdina eramateko eta gero bidaiariak Iruñea eta Donostia artean zeramatzan trenaren bidean dago eraikia. Ibilbidea benetako santutegi natural batetik igarotzen da eta tunel ugari zeharkatzen ditu 27 kilometrotan zehar, Andoain eta Leitza artean. Horietako bat bide berde guztietatik luzeena, 3 km ingururekin.
Aldundiak energia-trantsizioarekiko eta segurtasunarekiko konpromisoa indartu du Alegia eta Ikaztegieta lotzen dituen bidegorrian 60 eguzki-farola instalatuz
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 2,4 milioi euro bideratuko ditu Amasa-Villabona eta Irura lotuko dituen bidegorria eraikitzeko, 1,83 kilometroko luzerarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, URAk eta Gipuzkoako Urak-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Antzuolako saneamendu-kolektorearen zati berri bat eraikitzeko