Bergara eta Soraluze arteko bidegorrian ezponda egonkortzeko lanetan ari gara, eta urtarrila erdirako amaitzea aurreikusi da.
Abenduaren 9tik 20ra, eta urtarrilaren 7tik 17ra bidegorria itxita egongo da. Gainontzeko egunetan bidegorria irekita egongo da, baina kontuz ibiltzea gomendatzen da.
Barkatu eragozpenak
Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxita dago, Aizpurutxo parean. Bertan luizi handi bat gertatu da, eta estabilizazio lan garrantzitsua behar du. Azterketa lanetan ari gara, eta lanak noiz egingo zehaztu bezain laster jakinaraziko dugu.
Barkatu eragozpenak.