GIPUZKOAKO BIZIKLETA BIDEETAKO SEINALEEN KATALOGOA

Gipuzkoako biziketa bideetako seinalearen katalogo honen bidez, Sare honetako seilakeak ezagutzen lagundu nahi da.

Bide horiek behar bezala seinaleztatzeko oinarrizkoak diren seinaleak daude bertan. 

 

       

                Descargatu

 

         GIPUZKOAKO HERRI ARTEKO BIZIKLETA BIDEEN SEINALEZTAPENERAKO GOMENDIOAK

Bizikleta bideen seinaleztapena egiteko oinarrizko irizpideak eskaintzen dituen eskuliburua dugu Gipuzkoako herri arteko bizikleta bideen seinaleztapenerako gomendioak. Bereziki, herri arteko bizikleta bideetan ezarri beharreko seinaleztapenenean ardaztuta dago. Argitalpen honen xedea txirrindularien zein oinezkoen beharrak asetzea da. Gidaliburua, bizikleta bideen esparruan lan egiten duten udaletako eta foru administrazioko teknikariei zuzenduta dago. Girder ingenieros S.L.-k landutako argitalpen honekin, bizikleta bideen planifikazioaren gaineko argitalpen teknikoen esparruan dagoen hutsunea bete nahi da, izan ere, aldizkari tekniko horietan ez baita seinaleztapena behar bezala landu. Gidaliburua idazteko, indarrean dagoen legezko araudia eta Gipuzkoako bizikleta bideen eskuliburua hartu dira oinarritzat.

             Descargatu