Bizikleta ez da joan-etorriak egiteko beharrari erantzuteko irtenbide bakarra, jakina, baina, garraio publikoarekin batera erabilita, aukera ematen dizu ibilbide ertain eta luzeak egiteko, atetik atera, eta maldak eta bide-azpiegitura handiak gainditzeko. Hau da, aukera ematen du autoa edo motoa erabili gabe lantokira edo ikas lekura zein erosketak edo kudeaketak egitera joateko, edo bidaiatzeko, oso leku urrunetatik abiatuta.
Gainera, intermodalitate horrek askatasun eta malgutasun handiagoa ematen dio txirrindulariari; izan ere, ahalbidetzen dio geralekura edo geltokira oinez baino azkarrago iristea, eta oinez joanda baino geltoki gehiagotara iristea.
Modu horretan, ezin hobeto uztartzen dira bizikleta (ibilgailurik eraginkorrena, bost kilometro baino gutxiagoko atetik aterako ibilbideetarako) eta garraio publikoak (azkarrenak, ibilbide luzeetarako).
Intermodalitate horrek garraio kolektiboaren erabilera sustatzen du, eta autoarekiko eta motoarekiko lehiakortasuna; izan ere, bizikletak aukera ematen du bezero berriak erakartzeko (bizikletaren eta garraio publikoaren arteko osagarritasun horren inguruko interesa duten bezeroak), eta biderkatu egiten du geraleku edo geltoki bateko bezero potentzialen erradioa, oinezko bezeroen erradioarekin alderatuta.
Bizikleta eta garraio publikoa uztartzen has zaitezen, hona hemen zenbait informazio praktiko eta interesgarri: