Ehiza larria

Capreolus capreolus Capreolus capreolus

Ehiza larria, gaur egun, ehiza kontrolatuko 12 eremutan antolatuta dago Gipuzkoan. Eremu horietan ehiza daitezkeen espezieak basurdea eta orkatza dira. Une honetan Gipuzkoan 70 talde inguru ari dira ehiza larrian. Koadrila horiek Gipuzkoako Ehiza Federazioaren antolaketan sartuta daude.

Basurde eta orkatz populazioek gora egin dute azken urteotan Gipuzkoan, ondoko beste lurraldetan bezalaxe. Gauzak horrela, ehizaren kudeaketak aukera eman behar du espezie horien dentsitatea maila onargarrietan erregulatzeko, betiere kalte arazoak edo trafikoan istripuak sortzeko arriskuak handitzea saihestearren.


Intereseko estekak