Ehiza xehea

Lepus granatensis Lepus granatensis

Hegazti migratzaileen ehiza ohiko pasabideetan 2013ko uztailaren 16ko Foru Aginduan dago araututa.

Gaur egun, 151 ohiko pasabide eta ia-ia 3.600 ehiza-postu baimenduta daude Gipuzkoan; horien guztien kudeaketa Gipuzkoako Ehiza Federazioak darama, pasabideak dauden udalerrietako elkarteen bidez. Elkarte horiek zozketak antolatzen dituzte ehiza-postuetarako baimenak emateko. Zozketa horietan edozein ehiztarik parte hartzeko eskubidea dauka, ehizatzeko behar den dokumentazio osoa indarrean izanez gero.

Gipuzkoan oilagorraren ehizaren kudeaketa egokirako behar den informazioa lortzearren, beharrezkoa da ehizatzen denaren parte bat alboan eramatea. Parte hori Gipuzkoako Ehiza Federazioan jaso beharko da, eta, bete eta gero, Federaziora bertara eraman. Ehiztaria behartuta dago datuok ehizatzen duen egunean bertan betetzera. Orobat, harrapaketak momentuan bertan markatu beharko dira, eta oilagorra prezintatu egin beharko da, harrapaketa partearekin batera banatzen diren prezintoekin.

Ehiza xehean, beste hainbat espezie ehizatzeko baimen berezia behar da: erbia, azeria eta mendi untxia; hauen kasuan, baimen berezia eskuratu behar izaten da. Espezie horiek ehizatzeko eskaerak Gipuzkoako Ehiza Federazioan aurkeztu behar dira.


Intereseko estekak